Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Aurten ere Gabonak hurreratzean, edade guztiei zuzendutako Gabonetako Postalen Lehiaketa antolatzen da. Hala, antolatzaileek (Kultur Etxea eta Marta Txori elkartea) lehiaketa lau mailatan sailkatzeko erabakia hartu dute:

  • 5 urtera arte
  • 6-11 urte
  • 12-17 urte
  • 18 urtetik aurrera

Postalak originalak izango dira eta edozein teknika erabili ahalko da.

Formatua ezingo da DIN A4-tik gorakoa izan.

Lanak aurkezteko azkeneko eguna abenduaren 11n izango da (eguaztena), Kultur Etxean.

Sariak Gabon Gauean banatuko dira.

Kartela (PDF 887KB)