Albisteak

leiho berri batean zabalduko da 

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna izango dela eta, Bakioko Udalak, Marta Txori emakume elkarteak, Sare Feministak eta Guraso Elkarteak zenbait ekimen eta jarduera antolatu dituzte, indarkeria sexistaren gaitz sozial honi aurre egiteko, arazoaren gainean kontzientziatzeko eta, aldi berean, gure gizartean izaten diren desberdintasun egoerak agerian jartzeko.

Erantsitako kartelean ikusgai dauden jarduerez gain (Zapata Gorriak ekimena, sexua lantzeko tailer bat, dokumental baten emanaldia eta running saio bat), hilaren 25ean bortizkeria sexista salatzeko kalejira egingo da 19:30ean, Bentako Plazatik Udaletxeko Plazara, eta elkarretaratzea 20:00etan udaletxean bertan.

Egitaraua (PDF 330KB)