Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Bakioko Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, datorren azaroaren 23an, zapatua, emakumeei eta sexuari buruzko tailerra egingo da 18:30ean Txakolingunean; tailerrean parte hartuko du "Naizen" adingabe transexualen familien elkarteko Bea Sever sexologoak.

Honako jarduera hau Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren (azaroaren 25a) programazioaren barruko ekimena da, eta gehienez 30 emakumeri zuzenduta dago.

Izena emateko: urkitza.gurasoelkartea@gmail.com.

Kartela (PDF 715KB)