Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak behin-behineko onarpena eman dio Gaztelugatxera iristeko bideak eraikitzeko proiektuaren II. faseari. Fase horren barruan, turismoentzako aparkaleku-plataforma berri bat egitea aurreikusten da Urizarreta inguruan, zehazki 49 plaza berri.

Beraz, behin proiektua aurkeztuta, alegazioak aurkezteko epea ireki dute: 2019ko abenduaren 10era arte.

Halaber, Udalak bi hilabeteko epea du proiektuarekiko adostasuna edo desadostasuna adierazteko eta bidezko alegazioak edota iradokizunak egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuaren gaineko argibideak