Albisteak

PDF dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren abenduaren 1ean, domeka, "Komunak" eta "Edipo eta Yokasta" lanak taularatuko dira Txakolingunean, 18:00etan.

25 minutu inguruko bi obra izango dira, eta Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanz antzezleek erregistro komiko batetik gogoetatsuago eta dramatikoago batera egin beharko dute salto.

Hala, "komunak" antzezlanean kontatuko digute neskak binaka sartzen omen direla komunera. Badirudi lagunartean dibertigarriagoa dela, baina hori bat-batean gertatzen denean, horrela al da?

Bigarrenean, bi pertsonaiaren bizitzako une bera kontatuko zaigu, baina bi ikuspuntu desberdinetatik jorratuta.

Abenduak 1, domeka, Txakolingunean, 18:00etan. Sarrera doan.

Kartela (PDF 1MB)