Albisteak

 

Azaroaren 28an, eguena, arratsaldeko 7etan, osoko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoa izango dira:

Aztergaiak:

  1. 2019ko urriaren 31n egindako ohiko bilkuraren akta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon (366. dekretutik 398.ra arte).
  3. Udal beharginen ordainsarien 0,25 igoera ordaintzea erabagi, hala behar balitz.
  4. Sastarrak batzeagatiko zerbitzua arautzen dauen udal ordenantzearen aldarazpena behin-behinean onartu, hala behar balitz.
  5. Ibarratorre kalea urbanizatzeko obrak gauzatzeko tramitatu dan nahitaezko desjabetze espedientea dala eta, José Antonio Aldecoa Luzarraga jaunak aurkeztu dauzan alegazinoak ebatzi, desjabetzapen horrek eragindako ondasun eta eskubide zerrendea behin betiko onartu eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskatu presazko okupazino adierazpenari ganeko erabagia hartzeko.
  6. Bakioko Bardintasun Kontseiluaren antolamendu eta jardunbide araudia onartu, hala behar balitz.
  7. Bardintasun Kontseiluari izakera erabakitzailea aitortzeko konpromiso politikoa onartu.
  8. Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionala onartu, hala behar balitz.
  9. Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduaren parte dan Pentsionistak Martxan Plataformak aurkeztu dauan proposamena onartu, hala behar balitz.
  10. Udalaren herri jabariak atzemateagaitiko tasa arautzen dauen zerga ordenantzaren aldarazpena, beti be mahaiak eta jesarlekuak iminteagaitiko tasari jagokonez.
  11. Eskaerak eta galderak.