Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da. 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero-urtero.

Orain dala 60 urte baino gehiago ospatu zen lehenengoz Euskararen Eguna, 1949an hain zuzen, Ipar Euskal Herrian, Parisen, Mexikon, New Yorken eta beste hainbat lekutan. 1995ean, Uruguaiko euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskabidea egin zuten eta Eusko Jaurlaritzak nahiz Euskaltzaindiak ontzat eman eta erabaki zuten abenduaren 3a, Frantzisko Xabierkoaren Eguna, Euskararen Egun izendatzea.

Aurten Eusko Jaurlaritzak, aldundiek, udalek, gainerako herri erakundeek eta gizarte eragileek euskara eta hizkuntza-elkarbizitza sendotzeko konpromisoa azpimarratu nahi dute, ezagutzatik erabilerara jauzia emateko dinamikak bultzatuz, euskarak urtean 365 egunak izan behar dituela nabarmenduz eta euskaraz bizitzeko nahia eta gogoa aldarrikatuz, arlo sozio-ekonomikoan, bereziki.

Bakion ere ospatuko dugu egun garrantzitsu hau jarduera interesgarriz hornitutako programa bati esker, bai abenduaren 3an bertan, martitzena, bai aurreko egunetan, jai kutsuko egun berezi hau guzti-guztiok urte osoan euskaraz egiteko konpromisoa hartzeko abiapuntua izan dadin.

Euskararen Nazioarteko Egunaren programazioa (JPG 182KB)