Albisteak

 

2018ko abenduan Berdintasun Plana onartu zen Bakioko Udalean, berdintasuna sustatuko duten politika publikoen garapena bermatzeko helburuarekin.

Bertan hartutako konpromisoetako bat Berdintasun Kontseilua sortzea izan zen, bai eta berdintasunari eta horrek udal-politiketan duen tratamenduari buruz aztertu, hausnartu eta eztabaidatzeko guneak martxan jartzea ere.

Kontseilu horren izaera eta funtzionamendua zehazte aldera, aurtengo martxoan lantalde bat jarri zen martxan Bakioko emakumeen elkarteekin (Marta Txori, Haria eta Sare Feminista), Equiparek dinamizatuta (Berdintasun Plana garatzeko Udalak kontratatu duen enpresa). Hilabete hauetan egindako lanaren ondorioz, kide anitzeko organo bat sortzea erabaki da, eta haren funtzionamendu-araudia aho batez onartu da azaroko osoko bilkuran. Erregelamendu hori jendaurrean egongo da BAOn argitaratzen denetik 30 egunez, behin betiko onartu aurretik.

Gainera, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek Berdintasun Kontseilu horri izaera loteslea ematen dion konpromiso politikoa hartu dute aho batez.

Bakioko Udala osatzen duten alderdien konpromiso politikoa (PDF 391KB)

Berdintasun Kontseilua - Araudia (PDF 150KB)

 
  • Bakioko Udala osatzen duten alderdien konpromiso politikoa
  • Berdintasun Kontseilua - Araudia