Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Bakioko kiroldegiaren programazioaren barruan, kirol jarduera berritzailea eskainiko da, Gabonetako “Kirolekuak”, alegia.

Kirolekuak Gabonetako eskola oporrak izan bitartean egingo dira abenduaren 23, 26 eta 27an eta abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an goizeko 9etatik eguerdiko 1era bitartean, eta 3tik 12 urtera bitarteko umeei zuzentzen zaizkie, kiroldegiko abonatua izan ez arren.

Kirolekuetan jarduera ugari eskainiko dira, hala nola era guztietako kirolak, ur jolasak, tailerrak, musika, irteerak, herri kirolak… Guztira 45 euroko kostua izango dute txanda bakoitzeko edo 85 eurokoa, bi txandak egin nahi izanez gero.

Izena emateko: kiroldegian, 94 619 32 31 telefonoa.

Kartela (PDF 539KB)