Albisteak

 

Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazten du:

Osteguna, hilak 19:

  • Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 00etatik 24etara ordu lokala. Hego-osagaiko haize boladek, ekialdean hego-ekialdekoa nagusituz eta mendebaldean hego-mendebaldekoa, baliteke haizeguneetan 110-120 km/h-ko abiadura gainditzea egunaren lehenengo zatian, bereziki kantauri isurialdeko mendi inguruetan, eta egunaren bigarren partean 120-130 km/h-ko abiadura gainditzea, bereziki mendi inguruetan.
  • Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 00etatik 15etara ordu lokala. Hego-osagaiko haize boladek, ekialdean hego-ekialdekoa nagusituz eta mendebaldean hego-mendebaldekoa, baliteke 80 km/h-ko abiadura gainditzea haizeguneak ez diren lekuetan, bereziki kantauri isurialdean.
  • Alerta Laranja haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 15etatik 24etara ordu lokala. Hego-osagaiko haize boladek, ekialdean hego-ekialdekoa nagusituz eta mendebaldean hego-mendebaldekoa, baliteke 90-100 km/h-ko abiadura gainditzea haizeaguneak ez diren lekuetan.