Albisteak

 

Fernado Mendiguren Lubian, jaiotzez oñatiarra eta bihotzez bakiotarra duela hamarkada batetik, irabazle izendatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak 2019an adinekoentzat antolatutako literatur lehiaketan, “Sindromea” izenburuko lanari esker.

Fernandoren lanak habia hutsaren sindromearen gaia jorratzen du seme-alaba guztiei zuzendutako gutun intimo batean, behin guztiek familiaren etxetik alde egin ondoren. Formatu epistolarreko literatur lan samur eta kutuna, jarraian irakurgai duzuena: Sindromea (PDF 251KB)

Balio izan dezatela lerro hauek adinez nagusia baino espirituz eta bizitzeko gogoz ezin gazteagoa den gure literato beteranoa zoriontzeko.

Zorionak Fernando!!!    

Argazkia (JPG 1,17MB)