Albisteak

 

Bakioko Udalak, abenduaren 19an, arratsaldeko 7etan, ezohiko osoko bilkuran, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Sailak 1025/2019 Foru Aginduaren bidez "Gaztelugatxeko irisgarritasuna. II. Fasea" aurkeztutako proiektuari alegazioak egitea erabaki zuen, EHBildu (5) eta Bakiobairen (2) ren aldeko botoekin eta 2 EAJ-PNVren abstentzioarekin (3).

Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako erabakia bertan behera uzteko eskaria egiteko argumentazio juridikoaz gain, ingurumen-dokumentu bat erantsi da, lurraren kalteberatasuna eta Hegaztiak Babesteko Eremu Bereziaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren kontserbazioa hobetzeko balio duen espacio bat ez artifizializatzearen garrantzia agerian uzteko.

Osoko bilkuran azaldu denez, alegazio-aldi hori aprobetxatu nahi da Bakiok aparkalekuaren aurrean alternatiba bat duela berresteko; erantzukizun politikoagatik aurkezten dira alegazioak, herritar gehienak azpiegitura horren aurka agertu direlako alegia. Gogoratu da, halaber, Bakiok 2018an Gaztelugatxeko Plan Integralari proposamenak aurkeztu zizkiola. Adostasun social eta politiko zabala lortu zen eta orduan ere Bakiotik eta Bermiotik "lanzadera" zerbitzua abian jartzea proposatu zen. Era berean, udal honek lurraldea diseinatzeko eta erabakiak hartzeko parte hartze foro eta espazioa zabaltzea erabaki zuen.

Foru Agindu horrek gizarte-kohesiorako beharrezkoak diren espacio horiek sortzea eragozten du, 2018an jada esaten genuen bezala: "Erabaki kolektiboak alegatu beharreko agindu bihurtzen dituen gobernantza mota horren aurka gaude, Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko lurraldea antolatzeko prozesu baten buru izatea behar dugu, betiere eztabaida, hausnarketa eta adostasunarekin".

Bakioko Udalak aurkezten duen alternatiba turistak eta bisitariak hartzeko bi centro sortzean oinarritzen da: bata Bakion eta bestea Bermion. "Gaztelugatxeko Ateak" izena duten centro horietan Gaztelugatxerako bisitaldia hastea proposatzen da. Gune horiek aparkalekuz hornituko dira, banakako autoz egiten diren joan-etorriak gutxitzen dituzten garraio kolektiboak sustatzeko. Udalak aparkalekuaren proiektuari alegazioak egiteko izan dituen bi hilabeteetan landu du proposamen hori, eta datozen hilbaeteetan ere garatzen jarraituko dute.

"Harrera zentroen proiektua martxan jartzea eta gauzatzea baldintzatzen duten ideia estrategikoak daude, besteak beste Gaztelugatxearen bisitariak hartzeko gaitasuna eta zerbitzuaren izaera bera; erabaki horiek erakundeen arteko lan -mahai batean hartu beharko dira". Horregatik, Udal honek uste du premiazko adela bertako KAOSA arautzeko erabakiak hartzea erraztuko digun mahai hori sortzea, bisitariak hartzeko zentroak martxan jarri orduko.

Alegazioak eta alternatiba: https://issuu.com/bakiokoudala/docs/gaztelugatxe_badugualternatiba