Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Negua iritsi da eta neguarekin batera Gabonak eta Urte Berria ospatzeko sasoia. Aro iluna atzean uzten hasi gara eta eguzkia gitxika-gitxika indartzen hasiko da, lozorroan dagoen natura berpizteko beharrezko indarra hartuz. Neguko solstizioa ospatu dugu eta orain urte zaharrari agur esan eta urte berriari ongi etorria egiteko garaia iritsi da. Mari Domingi eta Olentzero ere bidean daude Euskal Herriko etxe guztiak bisitatzeko asmoz.

Ondo pasa Gabonak, ospatu familia eta lagun artean, aprobetxatu oporrak eta gozatu Euskal Herri luze zabalean antolatutako ekitaldi eta ikuskizunak. Hartu arnasa eta indarberritu, aurrean ditugun erronkei aurre egiteko behar zaituztegu eta!

Besarkada bat,
Amets Jauregizar Baraiazarra
Bakioko alkate andrea

Postala (PDF 214KB)