Albisteak

 

Autobusen zerbitzua hobetzeko asmoz, Bakioko Udalak lanak egin ditu Askadako begiratoki inguruan dagoen geltokian: bertan sortzen ziren arrisku-egoerak ekiditeko zabaldu egin da autobusa aparkatzeko eremua, baita asfaltatu eta margotu ere. Era berean, inguru horretako erabiltzaileentzako aterpe edo markesina bat ipinteko bertan eskatu zaio Bizkaibuseri; espero dugu laster instalatzea.

Gainera egoera kaxkarrean dauden autobus geltokien errepaso bat egin da eta Tabernaldekoa ere asfaltatu eta margotu egin da; horretaz gain, San Pelaioko Bide Nagusiko zebrabideko konponketa-lanekin batera, bertako bus geltokiaren irteera-sarrerak errazteko hobekuntza-lanak ere burutu dira.

Lanak
Lanak Enpresa Gastua
Askada inguruko bus parada zabaltzea Ohner innovación S.L. 21.536,87 €
Tabernaldeko parada konpontzea Ohner innovación S.L. 10.865,80€

Gastua guztira: 32.402,67 €