Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Ipuin-lehiaketaren haur-kategorietako sariak urtarrilaren 16an, eguena, emango dira jakitera, euskararen erabilera sustatzeko urteko lehen hiruhilekoko lehendabiziko jarduera baliatuz. Izan ere, ipuin-kontaketako saio bat izango da liburutegian 17:30ean, txikien eta nagusien gozamenerako, eta jarduera hori baliatuko da ipuin-lehiaketako irabazleen berri emateko.

Hortaz, ipuin-kontalarien saioaren ondoren, sarituen izenak jakinaraziko dira eta parte-hartzaile guztiei opari bana emango zaie.

Kartela (PDF 212KB)