Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Abenduaren 29an, domeka, Jatara igotzeko txangoa antolatu du Sasiarte mendi taldeak, urteko azken irteera.

Irteera 9:30ean izango da udaletxeko plazatik, eta mendizaleek 12 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute.

Bidea ez da markatuko, taldean igotzeko asmoa baitago, eta janaria eta edaria parte-hartzaile bakoitzaren kontura izango dira.

Kartela (PDF 72KB)