Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 
Urtarrilaren amaieran hasi eta apirilaren hasieran amaituta, udal liburutegian “Kontu leku” tailer jakingarria eskainiko zaie 3-7 urte bitarteko umeen gurasoei.

Adinari egokitutako liburuak eta ipuinak abiapuntutzat hartuta, saio ludikoak proposatuko dira eta saio bakoitzean jarduera bat: euskal ahozko literatura, musika eta irudiak, istorioak asmatzeko jolasak, ipuin tematikoak…

Helburua da aita-amek umeei adin goiztiarretatik istorio, ipuin eta, oro har, literatur zaletasuna transmititzen irakastea eta hori guztia modu ludikoan egitea, haurren sorkuntza eta gaitasun sinbolikoa garatuz hurbil-hurbiletik eta maitekiro.

Informazioa eta inskripzioak Kultur Etxean: 94 6193 369

Kartela ikusi (PDF; 1,05MB)