Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

2tik 12ra: Prezio bereziak Kiroldegian. Argibide gehiago Kiroldegian.

10, 17, 24: Elkarbizitza tailerrak gurasoentzat, 17:00-18:30, Kultur Etxean, Guraso elkarteak antolatuta (izena emon aldez aurretik: urkitza.gurasoelkartea@gmail.com).

16: Ipuin kontalaria (3 urtetik aurrera), 17:30ean, Liburutegian. Ondoren, ipuin lehiaketaren sarien banaketa.

17, 24, 31: Zoomba, 18:30-19:30, Kiroldegian (izena aldez aurretik eman Kiroldegian).

18: Ur-puzgarriak (6-12 urte), 17:00-19:30, Kiroldegian.

23: Irakurketa Txokoa Kultur Etxean Marta Txorik dinamizatua Liburutegiaren laguntzaz, 19:00etan (liburua: “Ez naiz ni”).

27: “El narco oasis vasco” liburuaren aurkezpena (Idazlea: Ahoztar Zelaieta Zamakona), 19:30ean, Liburutegian.

29: Segurtasunari buruzko hitzaldia, 19:00etan, Kultur Etxean, Berbalgunek antolatuta.

30etik aurrera: “Kontu Leku” tailerra etxeko txikiekin (3-7 urte) eta familian ( izena aldez aurretik eman Liburutegian).

Ludoteka

6-12 urte artekoentzako ludoteka Kiroldegian, zapatuetan 17:00 - 20:00 (Izena eman aldez aurretik Kiroldegian).

Gaztelekua

Bariku eta zapatuetan, 13-17 urte bitarteko gazteentzako GAZTELEKUA, 17:00-21:00, Ibarretan.

Erakusketak

“Zapata gorriak” erakusketa Udaletxean.

“Bizkaiko Auzo-Ikastolak” erakusketa Txakolingunean.

Ikastaroak

Berbalagun: Berbalagunen taldeak doan AEKren eskutik (argibide gehiago kinttopeko@aek.eus edo 607 601 302 whatsapp-ean).

Euskara ikastaroak, AEKren eskutik. Argibide gehiago: Kinttopeko@aek.eus, 607 601 302.

Kiroldegia: Ur jarduerak (ciclo indoor, aerogym, pilates, entrenamendu funtzionala) eta lur jarduerak. Zehaztasun gehiago Kiroldegian 94619 32 31.

Gure Etxeak antolatuta: Yoga aulkian eta Amigurumis. Izen-emoteak Gure Etxean.

Marta Txorik antolatuta: Saloi Dantzak eta Mantentze-Gimnasia. Izen-emoteak

Kultur Etxean: Pintura, Eskulanak, Musika klaseak eta Patchwork.

Zehaztasun gehiago Kultur Etxean 94 619 33 69.

Egitaraua (PDF 111KB)