Albisteak

 

Bakioko kiroldegiak jarduera hauek jarriko ditu martxan urtarrilean:

  • Urtarrilaren 13an: ludotekako bigarren hiruhilekorako izen emateak zabaltzen dira. Saioak zapatutan izango dira arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Lehengo taldea 6-8 urteko gazteekin hasiko da eta hurrengo zapatuan 9-12 urte bitartekoen txanda, hau da, tailerrak bi txandatan egingo dira, parte-hartzaileen adina kontuan hartuz, betiere jarduera hau iragartzeko kartelean agertzen den bezala. Inskripzioak, kiroldegian (27 euro).
  • Urtarrilaren 17, 24 eta 31n: Zoomba tailerra izango da arratsaldeko18:30etik 19:30era bitartean. Jardueraren prezioa saio bakoitzeko 4 eurokoa da abonatuentzat eta 5,50 eurokoa abonatu ez direnentzat. Era berean, 3 saioetarako txartela ere eros daiteke; txartel horren prezioa 8 eurokoa da bazkideentzat, eta 11eurokoa bazkide ez direnentzat.
  • Urtarrilaren 18an: ur puzgarriak, 6-12 urte bitarteko gazteentzat. Derrigorrezkoa da uger egiten jakitea. Ludotekako umeek doan edukiko dute; besteek, bazkideek, 4€.

Gogoratu urtarrilaren 7tik 12ra prezio bereziak ditugula!!!

Anima zaitezte kiroldegira!!!!

Ekintzak: