Albisteak

 
Datorren ostiralean, urtarrilaren 24an, Berdintasun Kontseiluaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da Txakolingunean iluntzeko 19:30etan. Bertan egongo dira 2019ko martxotik eztabaida eta erabakitze-espazio honen araudia lantzen aritu diren elkarteen ordezkariak: Marta Txori, Haria eta Sare Feminista. Jarraitutako pausuen berri eman eta kontseiluaren funtzionamenduaren nondik norakoak azaltzeko Kontukantoi-ko Bea Egizabal klownaren laguntza izango dute.

I Berdintasun Plana
Berdintasun Kontseiluaren araudia
Sustapen-bideoa
Kartela (PDF, 150KB)
Gutuna (PDF, 105KB)