Albisteak

 

Datorren urtarrilaren 25ean, zapatua, Bizilore elkarteak hitzaldia antolatu du 11:30ean Txakolingunean, plastikoaren kontsumoari eta haren erabilera murrizteko moduari buruz, "Plastikorik gabe bizitzea: aholku praktikoak plastikoaren kontsumoa erraz murrizteko" izenburupean.

Ingurumen arloko gaia, gaurkotasun handikoa, plastikoaren kontsumoak florari eta faunari ez eze guztion osasunari eta bizi-kalitateari eragiten baitie bete-betean.

Zapatua, urtarrilak 25, 11:30-13:00, Txakolingunean. Sarrera doan, aretoa bete arte.