Albisteak

 

Eusko jaurlaritzak agindutakoari jarraituz, datorren urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra matrikula epea zabaldu da. Tramitazioa eskolan egin dezakezue.

On-line ere egin ahal da baina egun bat arinago bukatzen da epea, otsailaren 6an.

Epe honetan, eskolan dauden ikasleek ez dute ezer egin behar. Haien matrikula automatikoa da hurrengo ikasturterako. Matrikulazio data hauek ikasle berriei bakarrik dagozkie, bai 2 urteko gelara sartu nahi dutenei zein beste zentrotik etorri nahian dabiltzanei. DBHra doazenek ikastetxe berrian matrikula eskaria ere egin behar dutela gogoratzen dizuegu.

Informazio gehiago eskolan:  http://urkitzaeskolabakio.blogspot.com.es/

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu Udal honek zuen seme-alabak herriko eskolan matrikulatzeko gonbita egiten dizuela, erantsitako gutunean irakur dezakezuen bezala.

Promozio bideoa

Iragarkia (PDF 90,4KB)

Kartela (PDF 306KB)

Triptikoa (PDF 3,27MB)