Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Bosgarren urtez jarraian, Bakioko Udalak gura du bakiotar guztiok parte-hartze handiagoa izatea San Jose eguneko ekintzetan.

Eta horretarako, bakiotarrekin batera aukeratu gura du nor izango den 2019ko txakolin uztaren aitabitxi edo amabitxia. Pertsona edo talde horren izena(k) proposatzeko orduan kontuan izan behar da esanguratsua izan behar dela Bizkaian zein Euskal Herrian egindako lanagatik, esate baterako kultura, kirola, musika edo euskara arloan.

Parte hartzeko, pertsona/taldearen izena bidali behar duzue, otsailaren 9a baino lehen, e-mail honetara: sanjoseak.bakio@gmail.com.