Albisteak

 
Skate tailerra otsailaren 9, 16 eta 23an: goizeko 11:00etatik 12:00etara, 7-15 urteko gazteentzat; 3-6 urtekoek, berriz, 12:00etatik 13:00etara.

Ez da beharrezkoa materiala ekartzea. Abonatuentzat prezioa 4 eurokoa da, eta abonatu ez direnentzat 5,50 eurokoa. Halaber, hiru egunerako bonoa atera daiteke, 8 euro abonatuentzat eta 11 abonatu ez direnentzat.

"Nahieran" taldeak: hamar laguneko talde bat osatu, interesatzen zaizun jarduerarako, eta martxan jarriko da.

Urtarrilaren 13tik zabalik dago ludotekan izena emateko epea.

Larunbat arratsaldetan ludotekaren ordutegia 17:00-20:00 da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, eta izena eman behar da kiroldegian (prezioa 27 euro). Tailerrak bi txandatan txandakatuko dira, parte-hartzaileen adinaren arabera, lehenengo 6-8 urtekoentzat, eta hurrengo larunbatean 9-12 urtekoentzat, hau da, kartelean zehazten den bezala.

Urtarrilaren 25ean, Gynkhana familiarra: taldeak gutxienez hiru parte-hartzailerekin osatuko dira (bi heldu eta haur bat) eta familiako kide ezberdinek (gurasoak, aitita-amamak, lehengusu-lehengusinak...) eta gehienez 5 partaidek parte hartu ahal izango dute. Ludotekakoek doan; abonatuek, berriz, 8 euro ordaindu beharko dituzte eta abonatu ez direnek 11 euro.

Zirku tailerra: otsailaren 1ean, 6-12 urte bitarteko gazteentzat. Ludotekan izena ematen dutenentzat, doan. Gainerakoen prezioa: abonatuek 4 euro eta abonatu gabeak 5,50, hurrenez hurren. Tailer honetan aire oihalen teknika ikasiko dute. Plazak mugatuak dira.
Anima zaitezte eta gozatu jarduerez!!!

Skate tailerra (JPG 86,1KB)
"Nahieran" taldeak (JPG 73,3KB)
Ludoteka (JPG 95,1KB)
Gynkhana familiarra (JPG 82,1KB)
Zirku tailerra (JPG 77,6KB)
 
  • Skate tailerra
  • Gynkhana familiarra
  • "Nahieran" taldeak
  • Zirku tailerra
  • Ludoteka