Albisteak

 

Azaroaren 3an izandako haizeteek eragindako kalteak direla-eta itxita egon ondoren, dagoeneko Tabernaldeko frontoia segurtasunez erabili daiteke. Bertako konponketa-lanak bi fasetan egingo dira: alde batetik, orain arte urgentziaz egin direnak teilatua egonkortzeko eta instalazioa segurtasunez erabili ahal izateko; eta, bestetik, aurrerago egin beharreko behin betiko konponketa lanak. Honakoa da fase bietarako aurreikusitako lanen kostua:

  • Teilatua egonkortzeko lanen kostua (egin dena): 13.847,53€
  • Teilatua konpontzeko lanen aurrekontua (egingo dena): 82.267,90€

Egin beharreko konponketa-lanok lehiaketa publikora ateratzeko prozedura martxan ipini dugu eta arlo teknikoan baldintza teknikoak idazten ari dira. Horretarako, lehenago, ezinbestekoa izan da finantziazioa lortzea. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ezustekoak partidatik emandako dirulaguntza lortu arte ezin izan dugu hasi eta urtarrilean jaso dugu erantzuna: Bizkaiko Foru Aldundiak emandako dirulaguntza, 360.387,64 eurokoa da. Beraz, Bakioko Udala orain hasiko da kalte guztiei era integralean aurre egiteko beharrezko prozedurak tramitatzen.

Hau izan zen Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztutako haizeteen ondorioz izandako kalte materialen konponketaren balorazio integrala:

Izandako kalte materialak
Egin beharreko konponketa Kostua
Frontoia

85.608,50€

Txakolingunea

14.890,00€

Bakeako estalkia

369.709,70€

Hiri altzariak

9.334,80€

Kiroldegia

12.165,20€

GUZTIRA

491.708,20€