Albisteak

 

Datorren otsailaren 14an, barikua, bertso afaria izango da Kiroleta Klubean, Urkitzako Jantoki Batzordeak antolatuta.

Saio honetan punta-puntako bertsolariak izango ditugu, biak ala biak Bizkaiko txapeldunak izanikoak: Onintza Enbeita eta Igor Elortza. Gainera, saioari gatz eta piper guztia ateratzen saiatzeko, Taket Bertso Eskolako kide den Aiser Legarreta izango dugu gai-jartzaile eta saioaren gidari.

Bertso afariaren aurretik, trikipoteoa izango da 19:30ean Moila Puntako tabernetatik irtenda; “Txerokiak” taldeak ahaleginak eta bi egingo ditu giroa berotzeko.

Sarrerak salgai (25 euro) Kultur Etxean (arratsaldez, 17:00-19:00) eta Iru-Bide tabernan.

Arin ibili, tokia mugatua da-eta!

Bertso afaria (PDF 1,25MB)