Albisteak

 

Ekainaren 29tik uztailaren 5era Zumaiatik Leikeitiora UEMAk antolatutako udaleku ibiltarian 14-18 urte bitarteko gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar dira. Bidali curriculumak hezkuntza@uema.eus helbide elektronikora otsailaren 14a (ostirala) baino lehen.

Ibilbidea: Zumaiatik Lekeitiora

  • 1. Etapa: Zumaia- Itziar (ekainak 29)
  • 2. Etapa: Itziar- Ondarroa (ekainak 30-uztailak 2)
  • 3. Etapa: Ondarroa-Lekeitio (uztailak 2- uztailak 5)

Honako jakintzak baloratuko dira:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskararekiko sentsibilizazioa.
  • Taldean lan egiteko erraztasuna.