Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Gizarte Zerbitzuetako Mungialdeko Mankomunitateak "Loaren higienea hirugarren adinean" tailerra antolatu du otsailaren 26an, eguaztena, Laukizko udal liburutegian, 17:30etik 19:30era.

Tailer hau 60 urtetik gorako pertsonei, profesionalak ez diren pertsonei eta mendekotasuna duten pertsonen senideei zuzenduta dago. Loak osasunean duen garrantziaz kontzientziatzea eta ohitura osasungarriak sustatzea dira landu beharreko helburuak.

Informazio gehiago:
Mungialde Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Aita Elorriaga 17-behea, Mungiakoa
94 404 77 07 (Ainara)

Kartela (PDF 1,36MB)