Albisteak

 

Datorren zapatuan, otsailak 22, 17:30etik 18:30era bitartean patinen tailerra izango da kiroldegian, 6-12 urte bitarteko gazteenzat.

Ludotekan izena eman dutenak dohain sartuko dira; abonatuek, ostera, 4 euro ordainduko dituzte eta ez-abonatuek 5,50 euro.

Patinak lineakoak izan daitezke edo tradizionalak. Ez da derrigorrezkoa patinik izatea edo ekartzea, baina patinik ez dutenek neurria adierazi beharko dute aldez aurretik.

Animatu, plazak mugatuak dira-eta!

 Kartela (PDF 353KB)