Albisteak

 

Urkitza Eskolako Jantokiko Batzordeak antolatuta, elikadurari buruzko jardunaldiak egingo dira, eta horietan ikastetxeetako elikaduraren inguruko hainbat gai landuko dira, bai eta familia arlokoak ere.

Jardunaldiok hiru saiotan egingo dira, martxoaren 6an, 13an eta 27an, arratsaldeko 5etatik 7etara, Kultur Etxean, eta hainbat gai jorratuko dituzte, berbarako nork duen gure elikadurari buruzko azken erabakia hartzeko erantzukizuna, nola jan dezakegun egunero orekatuago eta osasuntsuago eta zein den ikastetxeko jantokian ikasleek kontsumitzen dituzten produktuen kalitatea edota tipologia.

Saio horiek egiten diren bitartean, haurtzaindegi edo Txikigune zerbitzua jarriko da, bai eta tailerrak eta jolas libreko guneak ere, 0 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Izena emateko azken eguna: otsailaren 28 / urkitza.jantokibatzordea@gmail.com

Elikadura Eskola kartela (JPG 4.96MB)

Txikigunea Elikadura Eskola kartela (JPG 325KB)