Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

2020ko Hauteskundeetara begira, Bakioko Udalak langabetuentzako lan poltsa sortuko du, Administrazioaren 4 ordezkari izendatzeko. Bakoitzak 175 €, gutxi gorabehera (gordina) kobratuko du.

Ordezkari horietako bat izateko langabezian eta Bakion erroldatuta egon behar da iragarki honen datarako, Batxiler, LH II edo titulu baliokidea eduki behar da eta 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea eduki behar da.

Hauteskunde egunean Administrazioaren ordezkari izateak ez du suposatuko Bakioko Udalarekin lan harremanik. Izan ere, Administrazioaren ordezkari legezko izendapenak eta egun horretan egin beharreko lanak hauteskundeak antolatzen dituen administrazioak legez araututa dituen diru kopuruak jasotzeko eskubidea soilik suposatzen du.

Eskariak egiteko epea otsailaren 20tik 28ra arte izango da, biak barne, 9:00etatik 14:00etara arte, beharrezkoak diren baldintzen dokumentazioa fotokopiatuta aurkezturik.

Zozketa 2020ko martxoaren 2an egingo da, 10:15ean, udaletxean, jendaurrean. Bertan, lan poltsa osatuko duten pertsonen ordena zehaztuko da.

Eskaera orriarekin batera derrigorrez aurkeztu beharreko agiriak:

  • NAN agiriaren kopia.
  • Bakion erroldatuta egotearen agiria.
  • Batxilergo, FPII edo baliokidea den tituluaren kopia.
  • 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den tituluaren kopia.
  • Langabezian egotearen Lanbidek emandako ziurtagiria.

Bandoa (PDF 467KB)

Eskabide orria (PDF 39KB)