Albisteak

leiho berrian zabalduko da 

Martxoaren 20an eta 21ean Alaitasuna Pilota Taldeak San Jose jaien harira urtero antolatzen duen 24 orduko pala maratoia egingo da kiroldegiko frontoian.

Binaka jokatuko da, ligaxka modalitatean, gomazko pilotarekin.

Hala nahi duten neska eta mutilek banaka edo binaka eman ahal izango dute izena, martxoaren 15era arte (domeka), kiroldegian edo e-mail bat bidaliz helbide honetara: alaitasunabakio@gmail.com

Kartela (PDF 534KB)