Albisteak

 

Otsailaren 27an, eguena, arratsaldeko 7etan, osoko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren berri eman gura diegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoa izango dira:

Aztergaiak:

  1. 2020ko urtarrilaren 23an egindako ohiko bilkuraren akta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri eman.
  3. Aurrekontu parte-hartzaileen emaitzen onarpena erabaki, hala behar balitz.
  4. 2020ko udal aurrekontua onartu, aurrekontu plantilla barruan dela, hala behar balitz.
  5. Lanpostuen zerrendaren aldarazpena  onartu, hala behar balitz, 6 plaza barri barruan direla. Era berean, proposatzen da plaza barri horien gaineko txosten juridikoak eta sortuta dagoen lanpostu baten aldarazpenari buruzko txostena onartzea.
  6. Aldi baterako lan legepeko ordainsariei buruzko erabakia hartu.
  7. Elexalde SR-6 eremuko Plan Partzialaren aldarazpen partziala behin-behinean onartu, egin bako aldeetako ordenazio xehatuari dagokionez, betiere aurkeztutako alegazioak ebatzi ostean.
  8. SR2 (Bakea) eremua dela-eta urriaren 17ko 436/2019 epaiaren ondorioz indarrean dagoen araudia zehaztea erabaki, hala behar balitz.
  9. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Martxoaren 8ko adierazpena.
  10. Eskaerak eta galderak.