Albisteak

 

Bakioko Udalak 2020ko udal aurrekontua onartu du, EHBildu eta BakioBai! udal talde politikoen aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.

2020ko udal-aurrekontua 4.385.814,88 eurokoa da. Aurrekontu horretan, inbertsioen eta gastu arruntaren hautaketan parte hartzeko aukera izan dute bakiotarrek; horretarako, inkesta bat egin eta inbertsioak lehenetsi dituzte. Herritarrek parte hartzeko prozesuari ekin zitzaion 2019ko urriko osoko bilkuran aho batez onartutako konpromiso politikoa abiarazi zenean; horretarako honako abiaburu hau erabili zen: "Bakion ere ekarpen positiboa egin nahi diogu XXI. mendeko erakunde publikoek dugun erronkari. Piramideari buelta ematen jarraitu behar dugu, jendeak egiturazko eta eguneroko erabakietan parte har dezan. Kultura parte-hartzailea geratzeko etorri da."

Aurrekontu honek irizpide orokor hauei erantzuten die.

  • Bakiotarrok herritarren parte-hartzearen bidez udal-erabakien parte izatea indartzeko eta bultzatzeko politikak gauzatzea.
  • Herritarren beharrizan eta premiak asetzeko zerbitzu publikoak indartzea.
  • Auzoetan inbertsioak bultzatzea, pertsonen bizimodua hobetzeko.
  • Azpiegitura publikoak eraberritzeko lanak bultzatzea eta horiei buruz gogoeta egitea.
  • Garatutako hainbat planetan bakiotarrekin hartutako konpromisoak betetzeko neurriak garatzea eta gauzatzea, hala nola klima-aldaketaren planean ezarritakoak: uholde-arriskua hobetzeko konpromisoak, energia berriztagarriak bultzatzea, energia-kontsumoa murriztea…
  • Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, gizarte-zerbitzuak, kiroldegia aisialdiaren eta osasun-politiken ardatz nagusi gisa hartuta, Kultur Etxeko jarduerak bultzatzea, udalerriko kultura- eta kirol-elkarteekin koordinatzea…
  • Bakion euskalduntzea eta hezkuntza bultzatzen jarraitzea, horretarako herriko ume, gazte, heldu eta adinekoekin beharrezko lan-ildoak indartuz.

Azpimarratu behar dugu aurrekontu orekatua dela, eta bizi dugun egonkortasun ekonomikoaren beste isla bat. Azken batean, ziurgabetasun ekonomikoa eta bankuekiko menpekotasuna atzean uzteko beste urrats bat.

Komunikazio honi erantsita, aurrekontu parte-hartzaileen memoria eta aurrekontuaren memoria ageri dira.

Alkatetzaren memoria (PDF 594KB)

Txostena (PDF 618KB)