Albisteak

Se abrirá en una ventana nueva 

Txakolinguneak, Txakolinaren Museoak, antolatuta, Museoen Hilabetea ospatzeko, datorren igandean, martxoak 8, "Itsasoari begira parrietatik" bisita gidatua egingo da. Ibilbide turistiko, kultural eta aisialdirako interesgarria izango da, herriko mahastietan eta kulturan barrena.

Txakolingunean bertan goizeko 10:30ean hasiko den ibilbide honek 3 ordu inguruko iraupena izango du eta zailtasun ertainekoa da. Jarduera honetan, gainera, Juanjo Hidalgo enologoak txakolin dastaketa bat eskainiko du.

  • 4 km, batez besteko zailtasuna, 3 ordu inguruko iraupena.
  • Prezioa: 5 euro
  • Plaza mugatuak
  • Izena eman aldez aurretik: txakolingunea@bizkaia.eus / 94 602 85 13 / 94 619 33 95

Kartela (PDF 77KB)