Albisteak

 

Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazten du:

Martitzena, hilak 3:

  • Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 03etatik 12etara ordu lokala. Hego/hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan.
  • Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan Bizkaian eta Gipuzkoan 12etatik 18etara ordu lokala. Eguerdi inguruan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta haize-boladek 120 km/hko abiadura gaindi dezakete Bizkaia eta Gipuzkoako haizeguneetan, bereziki kostaldean.
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 18etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria, 3.5 m-tik hasita, handitzen joango da eta arratsaldean 4.5 m ingurukoa izango da.
  • Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 18etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izango da; txikituz joango da azken orduetan 3.5 m ingurukoa izan arte.