Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

San Joseak direla eta, Bakioko Udalak Argazki Tour Enogastronomia antolatu du, udalerria eta bertoko ardogintza sakonago ezagutarazteko. Ibilaldi berezi honen programa honakoa da:

Martxoaren 22a, domeka.

Ordutegia: 10:00 - 14:00.

  • 10:00-10:45 Bisita gidatua Txakolingunean (Txakolinaren Museoa)
  • 11:00-12:30 Argazki-tourra; ibilaldi honetan Bakioko mahastiei argazkiak ateratzeko aukera paregabea izango dugu, Xabier Armendariz adituak emango dizkigun aholkuei jarraituta.
  • 12:30-13:00 Atsedenaldia Zabala upategian. Bertan, txakolin zuria eta pintxo onak dastatuko ditugu, txakolindegiko jabea den Iratxe Eguskizagak lagunduta.
  • 13:30 Itzulitakoan, Bakioko txakolin beltzaren kopa gozoa dastatuko dugu Turismo Bulegoan (Txakolingunea).

Leku kopuru mugatua.

Izena aurretiaz eman behar da

Prezioa: 6 €

94 619 33 95 / 94 465 50 07

turismo@bakio.org

Kartela (PDF 313KB)