Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Autonomia Erkidegoan koronabirusaren (COVID-19) kasu positibo batzuk agertu direnez, inplementatu beharreko oinarrizko jokabideak jakinarazteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jarraibide batzuk helarazi ditu koronabirusari buruz:

  • Garbitu eskuak sarritan.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

Esteka honetan daude Euskadin koronabirusari aurre egiteko informazioa eta gomendio nagusiak.

Kartela (PDF 942KB)