Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Bakioko udaletik deialdia luzatzen diegu bakiotarrei martxoaren 13an, arratsaldeko 19:00etan, Txakolingunean egingo dugun bilera irekira etortzeko (haurtzaindegi zerbitzua egongo da).

Bilera horretan ikusiko dugu Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak nola ematen dion forma gure ingurunea eta bakiotarren bizi-kalitatea hobetzen duen Bakio bati, ingurumen-erronkei erantzun egoki bat eskainiz. Plan horrek, gure herria hobetze bidean, 2004ko proposamenarekiko dituen aldaketa nagusiak azalduko dira.

Horrez gain, Bakio 2030 Ikuspegi Estrategikoa prozesuko II. Fasearen berri emango dizuegu: haren planteamendua, funtzionamendua eta Bakioko II. Konferentzia Estrategikoari begira egiten ari garen lana.

Bigarren fase hori apirilaren 25ean gauzatuko den Konferentziarekin amaituko da. Bertan, bakiotarrok herri bezala garatuko ditugun estrategien inguruko beste pausu bat emateko aukera izango dugu Etxebizitza, Turismo eta Energia arloen inguruan. Udalerrian etorkizunean garatuko diren plan eta ekimenen abiapuntua izango dira lanketa horiek.

Berriz ere, zuen parte hartzea ezinbestekoa da; izan ere, hori izango da bakiotarren beharrei erantzuna emango dien herria definituko duten erabakien oinarria. Hori dela eta, martxoaren 13ko bilerara eta apirilaren 25eko konferentzia estrategikora etortzera animatzen zaituztegu.

Kartela (PDF 219KB)