Albisteak

 

Martxoaren 9an, astelehena, arratsaldeko 7etan, osoko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren berri eman gura diegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoa izango dira:

Aztergaiak:

Puntu bakarra: 2020ko apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo direla eta, hauteskunde-mahaietako kideak zozketaren bitartez aukeratzea.