Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Haria elkarteak eta Bakioko Udalak antolatuta, bariku honetan, martxoaren 13an, 15:00etan, 2020ko Zuhaitz Egunaren lehen jardunaldia izango da, udalerriko hainbat gunetan zuhaitz autoktonoak landatzeko. Lehen egun honetan, auzolana erabiliz, 20 zuhaitz inguru landatuko dira Luarretako Plazako berdegunean, Urkitza eskolaren eta zentroko ikasleen laguntzaz.

Era berean, martxoaren 15ean, domeka, 20 zuhaitz inguru landatuko dira 11:00etatik aurrera herriko hainbat gune eta kaletan.

Kartela (PDF 256KB)