Albisteak

 

Atzo, 2020ko martxoaren 11an, 60 urteko gizon batek 56 urteko bikotekidea eta 24 urteko alaba erail ditu Abanto-Zierbenan. Bakioko herritarrok, testu honen bitartez, erailketa matxista hau salatu eta gaitzesten dugu. Gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu bi emakume hauen senide eta lagunei.

Argi eta ozen esaten dugu ez gaudela inolako indarkeria matxista onartzeko prest! Ez izebergaren punta diren erailketak, ez egunerokoan sufritzen ditugun bestelako erasoak.

Indarkeria matxistari aurre egiteko ekintzetara pasatu behar garela aldarrikatzen dugu berriro ere. Behar-beharrezkoa da emakume eta gizonek, elkarte zein erakundeek, kontzientzia hartzea eta beharrezko neurriak hartzea sistema patriarkal honekin bukatzeko.

ASKI DA! INDARKERKIA MATXISTARI STOP!