Albisteak

Se abrirá en una ventana nueva 

Azken asteotan COVID-19 birusaren zabalpenaren testigu izaten ari gara. Eusko Jaurlaritza hartu beharreko prebentzio-neurrien berri ematen ari zaie erakunde publikoei nahiz herritarrei, bereziki ekitaldi jendetsuenei begira, birusak kutsatutako kasuen gorakada dela eta. Argi dago osasun publikoko arazo baten aurrean gaudela eta guk ere birusaren zabalpena ekiditeko eta herritarron segurtasuna bermatzeko neurriekin bat egin behar dugula, ahal dugun neurrian.

Datorren astean San Joseak ditugu eta, urtero bezala, testuinguru horretan antolatzen ditugun azoka eta egitarau anitzak bai herritarrentzako eta bai herriko ostalaritza, komertzio eta sektore turistikoarentzat duen garrantziaz ohartuta ere, uste dugu Bakioko Udalak Eusko Jaurlaritza ematen ari den gomendioak bere egin behar dituela.

Beraz, komunikazio honen bitartez adierazi nahi dizuegu dugun erantzukizunagatik SAN JOSEETAKO AZOKA BERTAN BEHERA GELDITZEN DELA.

Bestelako ekitaldien egoeraren berri aurrerago emango dugu, egunetik egunera datozen albiste, gomendio eta neurri berriak kontuan hartuta.

Kartela (PDF 564KB)