Albisteak

 

Komunikazio honen bitartez, aurreko astean egin genuen bezala, udal zerbitzuen egoeraren berri eman nahi dizuegu. Pasa den astean hainbat neurri hartu genituen bizi dugun osasun-larrialdi egoeraren aurrean: liburutegia eta kiroldegia itxi genituen eta martxorako aurreikusitako egitaraua eta hainbat ekintza ere bertan behera utzi genituen. Oraingo honetan ere hartuko diren neurri berriak jakinarazi nahi dizkizuegu, betiere helburua izanik guztion osasuna babestea:

  • Udal bulegoetako arreta zerbitzu presentziala bertan behera geldituko da. Edozein herritarrek helbide elektronikoa edo telefonoa normaltasunez erabili ahal izango du, udalarekin harremanetan jartzeko.
  • Gogoratu, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzearekin batera, Alarma Estatua deklaratzen dela, administrazio-epe guztiak eteten direla.
  • Egoera berezi baten aurrean gaudenez, udal bulegoetako telefono zenbakia (94 619 40 01), goiz zein arratsaldez egongo da erabilgarri, herritarrek gertaera edo arazo berezien berri eman dezaten, ahal den neurrian laguntza eskaintzeko asmoaz.
  • Edozein kontsulta, proposamen, alegazio edo tramite administratibo egin ahal izango da emailez. Arreta zerbitzuko langileekin harremanetan jarri eta beraiek adieraziko dizuete nola jardun.
  • Munizipalak normaltasunez ariko dira lanean betiko ordutegian. Beraien erantzukizuna da alerta egoera honetan herritarrak etxean mantentzeko agindua betetzea. Mesedez, joka dezagun zentzunez.
  • Udaleko brigadako langileak lanean egongo dira, baina egoera berezi honek eskatzen duen moduan, aparteko neurriak hartuko dira gaixotasunaren zabalkundea ekiditeko asmoaz.

94 619 40 01 - udala@bakio.org

07:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30