Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Udalak, etxean dauden pertsona nagusiei eta beharrizan bereziak dituztenei laguntzeko asmoz, herritar boluntarioen sare bat osatu nahi du.

Sare honen helburua da elikagaiak eta farmaziako produktuak etxera eramatea alarma egoera honetan etxetik urtetea komeni ez zaien herritarrei.

Argi utzi nahi dugu zerbitzu hau doakoa dela, nagusi zein beharrizan bereziak dituzten herritarrei zuzenduta dagoela eta alarma egoerak dirauen bitartean iraungo duela.

Sare honetan laguntzaile moduan parte hartu nahi baduzu bidali ezazu email bat zure datuekin udala@bakio.org helbidera:

  • Izen-abizenak
  • NAN
  • Telefono zenbakia

Eskerrik asko zuen kolaborazioagatik!

Kartela (PDF 291KB)