Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Atzo, martxoak 16, erailketa matxista kasu berri bat ezagutu genuen, astebete baino gutxiagoan eraildako hirugarren emakumearena. Octavia Gomez, 74 urteko Soraluzeko bizilaguna hil du semeak.

Orain bizitzen ari garen derrigorrezko konfinamendu egoerak, emakume* asko bere erasotzaileekin, salaketarik, ihesbiderik eta egoeratik ateratzeko aukerarik gabe egotea dakar.

Bakion ere, Berdintasun Kontseiluaren lan taldean gaudenok, gaur (martxoaren 17an), gaueko 21:00etan, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako kazeroladarekin bat egitea adostu dugu:

  • Soraluzeko erailketa matxistak gaitzesteko.
  • Koronabirusaren krisialdian bere erasotzailearekin nahitaezko konfinamenduan dauden emakumeei* gure elkartasuna eta babesa adierazteko.
  • Erakundeei "koronabisuraren krisian" areagotuko diren indarkeria mota desberdinak detektatu eta aurre egiteko beharrezko baliabideak eskatzeko.

Ezin gara kalera atera, baina gure balkoi eta leihoetatik gure haserrera erakutsiko dugu!

Kartela (PDF 115KB)