Bakioko Udalak nagusiei zein beharrizan bereziak dituzten herritarrei elikagaiak zein oinarrizko produktuak etxera eramateko laguntzaileen sarea martxan jarri du. Laguntza-zerbitzu honen beharra baduzu:
- Deitu udaletxera eta adierazi zein beharrizan duzun: 94 619 40 01 - 07:30-14:30 / 16:30-20:30
- Udaleko langileak boluntario bati zure datuak emango dizkio zurekin harremanetan jartzeko.
- Aldi berean, boluntarioak zerbitzua segurtasunez emateko informazioa jasoko du:
- Hartu beharreko prebentzio neurriak.
- Komertzio bakoitzak egoera honen aurrean eskeintzen dituen aukerak. Herriko komertzio guztiak prest agertu dira kolaboratzeko.
- Boluntariorekin adostuko duzu erosketak nola egin eta nola ordaindu.
Denon artean lortuko dugu!
Kartela (PDF 933KB)