Albisteak

leiho berrian zabalduko da 

Oinezkoen eta Ibilgailuen  Zirkulazioko  Udal Ordenantzaren 40. artikuluaren arabera, merkantzien zamalanak 8:00etatik 20:00etara bitartean egingo direla ezarrita dago, horretarako seinaleztatutako guneetan.

 Hala ere, COVID-19k sortutako alarma soziala dela eta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan (osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) jasotako neurriak hartzera behartu du; izan ere, Udalak ahal duen guztia egin behar du Bakioko herritarren ongizatea babesteko, eta, testuinguru horretan, oinarrizko ondasunen hornidura errazteko neurri egokiak hartu behar ditu.

Hori dela eta, Alkatetza honek, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.s) artikuluak ematen dizkion eskumenen babesean, honako hau xedatu du:

Udalerriko merkataritza-establezimenduetarako salgaien zamalanetarako ezarritako ordutegia bertan behera uztea; hala, zamalanetarako ordutegirik ez da egongo horretarako seinaleztatutako guneetan, eta edozein ordutan egin ahal izango da.

Ordutegi hori 8:00etatik 20:00etara bitartean berrezarriko da COVID-19k eragindako osasun-alarma desagertzen denean.

Bandoa (PDF 104KB)