Albisteak

 

Estatuko gobernuak martxoaren 14an alarma egoera aldarrikatu zuen eta berau arautzen duen 463/2020 Errege Dekretua argitaratu du BOEan. Errege dekretu honek gaur egun bizi dugun egoera berezian udalek bete beharreko jarduna ere arautzen du.

Komunikazio honen bitartez herritarroi azaldu nahi dizuegu gaur egunean Udalean bertan behera gelditu diren prozedura administratiboak; honakoak dira besteak beste:

  1. Abian ditugun kontratu desberdinen lizitazio-prozesuak suspenditu dira, hala nola, eraikin publikoetako suministro elektrikoa kontratatzeko lehiaketa publikoa, udaltzainentzako kotxe elektrikoa erosteko lehiaketa publikoa, lorezaintza zerbitzuaren lehiaketa publikoa, Bakean komun publikoa instalatzeko lehiaketa publikoa.
  2. Bakean kolunpio berriak jartzeko prozedura amaituta dago baina enpresarekin sinatu beharreko kontratua suspendituta gelditu da, beraz, hau ere atzeratuko da.
  3. 2020ko aurrekontua otsaileko Osoko Bilkuran onartu zen, baina 15 egunez Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatu behar da indarrean sartzeko eta aurreikusitako lanak aurrera eraman ahal izateko. Prozedura hori ere bertan behera geratu da, eta, beraz, indarrean dagoen aurrekontua 2019koa da.
  4. HAPO-Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren behin-behineko onarpena atzeratu egingo da, parte-hartzea eta bestelako tramiteak bertan behera gelditu direlako.

Gainera alarma egoera ezarri aurretik martxan jarri genituen hainbat prozesu atzeratuta daude, enpresak zailtasunak dituztelako materiala lortzeko edo Udala materialez hornitzeko.

Egoera honen berri eman nahi da, herritarrok ere alarma egoerak Udalaren jardunean dituen ondorioak ezagutzeko eta abian zeuden hainbat gai atzerapenez burutuko direla jakiteko.