Albisteak

Leiho berri batean irekiko da 

Herri askotako asteroko merkatuak bertan behera uzteak eta jatetxe eta eskolen itxierak kinka larrian jarri ditu eskualdeko hainbat produktore txiki.

Egoera honen aurrean produktoreek sare bat eratu dute eta beraien produktuak herritarrengana heltzeko asmoz ekimen bat jarri dute martxan.

Bakioko Udalak lehenengo sektorea babestu eta indartzeko helburua du; beraz, ekimen honen zabalpena egin nahi dugu.

Edozein herritarrek informazio guztia albiste honetan erantsi dugun dokumentuan dauka.

Eskaera egiteko modua:

  • Eskaerak asteartetik ostiralera egin ahal izango dira.
  • Telefonoz edo Whatsapp bidez: 650 800 099.
  • Banaketa eguna Bakion: asteazkenetan, atariraino.
  • Ordainketa: banku-transferentzia bidez.

Informazio liburuxka (PDF 5,34MB)